Giza eskubideak bakoitzaren eskubideak dira eta errespetu osoz aritu behar gara gure inguruko guztiekin. Bizi osoan izan dira errespetu faltak eta mota askotarikoak horrek ez du suposatzen beti existitu behar direnik. Gure bizitzan eta gizartean aurrerapauso handiak eman behar dira eta hori ez da batzuen gauza bakarrik guztion egin beharra da eta gure ondorengoei hezkuntza egoki bat eman beharko diegu akatsetatik ikas dezaten eta hobekuntza bat egon dadin.
2009-01-19
Testu birsartua
Emakumeak gizartean
Emakume atzerritarrenganako tratu txarrak | % 7 |
Espainiar emakumeenganako tratu txarrak | % 3.5 |
Gure gizartean emakumeek egoera latzak bizi izan dituzte.
Hemen aurkezten dizkizuet datu esanguratsu batzuk.
| Emakume bananduak | % 14.9 |
| Bikotekideekin bizi diren emakumeak | % 11.1 |
2009-01-03
83 EMAKUME . . .
GABONETAKO ZORITXARRAK!!!

2008-11-25

2008-11-13
BULLYING-a GAZTEENGAN

Eskoletan dauden erasoei "bullying" izena eman zitzaion. Honek gazteen artean dauden liskar, eraso eta tratu txarrak gero eta handiagoak dira. Gure gizartean eta batez ere hezkuntza arloan eragin egatiboa izaten ari den gai bat da. gure seme-alaba, neba-arreba eta bilobentzako nahi dugun hezkuntzarengatik borroka egin behar dugu. Beti ere era positibo eta emankor batean. Zerbait egin beharko litzatekeela argi dago, baina nundik sortzen dira jarrera desegoki hauek? Etxean jasotzen den hezkuntzagatik edo eskoletan ematen duten hezkuntzagatik? Betiko galderak dira baina betiko bezala erantzunik ez dutenak.
2008-10-30
Etxean zer gertatzen da?
Gaur egun etxe askotan ematen diren irudiak dira, egunero ez esateagatik. Nahiz eta kalean ikusten ez ditugun irudiak izan, errealitatean gertatzen diren irudiak ditugu. Gure gizartean, sinesgaitzak diren irudi hauen aurka zerbait egin beharra dagoela argi eta garbi dago. Pertsona edo gizaki baten bizitzeko eskubideez ari gara. Eta inor ez du eskubide horiek baldintzatzeko baimenik.
Bakoitzak egin dezala bere erreflexioa eta gure gizarterako eta gure inguruko pertsonentzako zer nahi dugun . Berdintasun bat nahi baldin badugu horren alde egin behar dugu.



