Mostrando entradas con la etiqueta indarkeria. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta indarkeria. Mostrar todas las entradas

2009-02-03

Indarkeriari buruzko bideoa

Bideo hau Youtubetik hartutako bideoa da. Hemen emakumeei buruzko tratu txarrei buruzkoa da. Emakumeenganako errespetua behin eta berriz azalduz eta gizonezkoek hauengana duten indarkeriaren aurka. Beraiek ere ez dira askotan konturatzen eta emakumea oso garrantzitsua da gizartean eta beraientzat eta ez dute inolako eskubiderik batzuk darabilten indarkeria. Denok gara gizartea eta denok merezi dugu gugatik pentsa dezaten.

2009-01-03

83 EMAKUME . . .

2008.urte hau ez da bat ere xamurra izan emakumeontzat. Beste urte batzuetan bezala, indarkeriari aurre egiten saiatu gara, baian antza denez ezin izan dugu ezer egin. Iragan den 2008 urte hontan 83 emakumek utzi digute, eta ez beraiek nahi izan dutelako baizik eta norbaitek bizia kendu diolako. Zer egin beharko genuela uste duzu? Honek honela jarraitu ezkero non bukatuko dugu emakumeok? Galdera hauei erantzutea zaila dela ematen du, oraindik ere batzuen kontzientzia ziklin dagoelako. Erronka bat dela ematen du, eta urteroko emaitzak handitzen saiatzen direla ere. Urte amaieran beste bi emakume hil zituzten Kanariar uharteetan eta Gipuzkoan.

2008-11-25


Gaur Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dugu. Indarkeria matxistari aurre egiteko eguna. Aurre egin behar diogu borroka honi. El mundoko egunkarian agertzen den artikuluak dioen bezala emakumeekiko tratu txarrak desagertu egin behar dira eta famili giro egoki bat sortu, azken finean famili harremanetan ere eragina izaten dute eta gaztetxoek ikusten badute, adin bat dutelarik imitatu egiten dute ikusten dutena eta horrek ez du askorik laguntzen. Biolentziarekin ze aurrerapausu ematen dugu gizartea hobetzeko?