2009-01-20



Duela egun batzuk epaiketa izan zen, duela urte batzuk Alba izeneko haur batek jasan zituen tratu txarrak zirela eta. Tratu txarrak bere aitaordearengandik eta amarengandik zetozen. Berrietan adierazi den bezala, amak 20 urteko gartzela zigorra jaso du eta aitaordeak 22 urtekoa.
Haurrak gaitasun fisiko larriak dauzka orain jasan zituen tratu txarrengatik. Amak bere bikotekidearen jarreraren aurrean ezer egiteagatik jaso du zigorra.
Gaur egun gure gazteen egoera larriagotzen ari da, eta ezin daiezke tratu txarrak inondik inora onartu. Legeak onen aurrean erantzunkizun handia hartu behar du.

2009-01-19

Testu birsartua

Giza eskubideak bakoitzaren eskubideak dira eta errespetu osoz aritu behar gara gure inguruko guztiekin. Bizi osoan izan dira errespetu faltak eta mota askotarikoak horrek ez du suposatzen beti existitu behar direnik. Gure bizitzan eta gizartean aurrerapauso handiak eman behar dira eta hori ez da batzuen gauza bakarrik guztion egin beharra da eta gure ondorengoei hezkuntza egoki bat eman beharko diegu akatsetatik ikas dezaten eta hobekuntza bat egon dadin.

Emakumeak gizartean

Emakume atzerritarrenganako tratu txarrak

% 7

Espainiar emakumeenganako tratu txarrak

% 3.5


Gure gizartean emakumeek egoera latzak bizi izan dituzte.

Hemen aurkezten dizkizuet datu esanguratsu batzuk.


Emakume bananduak% 14.9
Bikotekideekin bizi diren emakumeak % 11.1

2009-01-03

83 EMAKUME . . .

2008.urte hau ez da bat ere xamurra izan emakumeontzat. Beste urte batzuetan bezala, indarkeriari aurre egiten saiatu gara, baian antza denez ezin izan dugu ezer egin. Iragan den 2008 urte hontan 83 emakumek utzi digute, eta ez beraiek nahi izan dutelako baizik eta norbaitek bizia kendu diolako. Zer egin beharko genuela uste duzu? Honek honela jarraitu ezkero non bukatuko dugu emakumeok? Galdera hauei erantzutea zaila dela ematen du, oraindik ere batzuen kontzientzia ziklin dagoelako. Erronka bat dela ematen du, eta urteroko emaitzak handitzen saiatzen direla ere. Urte amaieran beste bi emakume hil zituzten Kanariar uharteetan eta Gipuzkoan.

GABONETAKO ZORITXARRAK!!!



Nahiz eta Gabonetan egon batzuentzako, bizitzako beste egun normal batzuen bezala hartzen dute. Armonia eta famili giroa apurtuz. Berrietan agertu den bezala, 68 urteko eta 28 urteko emakume bi hil dituzte gabon gaueko bezperan. Biak beraien bikoteak hilda, bat Galizian gertatu da eta bestea Tenerifen. Hauekin badira 67 emakume 2008ko urtean.

2008-11-25


Gaur Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dugu. Indarkeria matxistari aurre egiteko eguna. Aurre egin behar diogu borroka honi. El mundoko egunkarian agertzen den artikuluak dioen bezala emakumeekiko tratu txarrak desagertu egin behar dira eta famili giro egoki bat sortu, azken finean famili harremanetan ere eragina izaten dute eta gaztetxoek ikusten badute, adin bat dutelarik imitatu egiten dute ikusten dutena eta horrek ez du askorik laguntzen. Biolentziarekin ze aurrerapausu ematen dugu gizartea hobetzeko?

2008-11-13

BULLYING-a GAZTEENGAN


Eskoletan dauden erasoei "bullying" izena eman zitzaion. Honek gazteen artean dauden liskar, eraso eta tratu txarrak gero eta handiagoak dira. Gure gizartean eta batez ere hezkuntza arloan eragin egatiboa izaten ari den gai bat da. gure seme-alaba, neba-arreba eta bilobentzako nahi dugun hezkuntzarengatik borroka egin behar dugu. Beti ere era positibo eta emankor batean. Zerbait egin beharko litzatekeela argi dago, baina nundik sortzen dira jarrera desegoki hauek? Etxean jasotzen den hezkuntzagatik edo eskoletan ematen duten hezkuntzagatik? Betiko galderak dira baina betiko bezala erantzunik ez dutenak.