2009-02-03
Mapa kontzeptuala eta facebook-a
Slideshareko aurkezpen bat
Slidesharetik hartutako aurkezpen hau adierazten dizuet. Espero dut zuen gustokoa izatea. Pixkanaka-pixkanaka nire helburua lortzen joatea da eta ea horrela den. Jabetzen nahiz gutxi batzuek guztia ezin dezakegula egin baina hobe da gutxi batzuk kontzientziatuta egotea gutxi baino. Emakumeentzako hainbat plan daude EAEn eta hauek ere laguntza behar dute.
Nire aurkezpena Slidesharen
Gaur Slidesharen jarri dudan aurkezpen bat aurkezten dizuet. Berriz ere nire gaia defendatzen eta guztiok kontzientzia gaitezen aldi berean. Gure herrian bakea egon dadin eta behar dutenen alde jarriz. Espero dut zuen gustokoa izatea eta modu honetan edo beste batean guztiok aldarrika dezagun benetan nahi duguna. Indarkeria alde batera ustea emakumeena adibidez, pertsonak errespetatzea, etorkizun hobeago bat izan dezagun, eta azkenik biolentziarekin bukatu.
Nire bideoa Youtuben
Ondoren aurkezten dizuedan bideoa nik egindako bideoa da eta nik youtubera igondakoa. Honekin nik egindako bideoa ikustera animatzen zaituzten. Zuek ere honelako bat egitera ere aldi berean eta horrela gizartean presio gehiago egingo dugu gai honekiko. Presio zergatik? Oso erraza da erantzuna ematea, gure gizartean gauza asko esaten dira eta gauza askoren inguruan hitz egiten da, adibidez gai honen aurrean. Hala eta guztiz hitz egitea ez da nahikoa eta honen erantzulea aurkitu behar da eta honi aurre egin. Zenbat emakume eta haur batik bat, hil behar dira egoerari garrantzia emateko? Ez dut uste hildakoak kontatu behar direnik, batzuek jada sufritu dutena beste batzuek sufritu ez dezatelako. Inor ez da emakume baten jaben bere eskubideak kentzeko eta ezta ere ume batenak ere. Ume guztiek dutuzte eskubideak P.Rodriguez-ek esaten duen bezala.eta umeak ez dira kolpeaka hezitzeko jaio.
Indarkeriari buruzko bideoa
Bideo hau Youtubetik hartutako bideoa da. Hemen emakumeei buruzko tratu txarrei buruzkoa da. Emakumeenganako errespetua behin eta berriz azalduz eta gizonezkoek hauengana duten indarkeriaren aurka. Beraiek ere ez dira askotan konturatzen eta emakumea oso garrantzitsua da gizartean eta beraientzat eta ez dute inolako eskubiderik batzuk darabilten indarkeria. Denok gara gizartea eta denok merezi dugu gugatik pentsa dezaten.
2009-02-01
Sevillako neska gaztea
Duela aste bat inguru Sevillako hiriburuan 17 urteko neska gazte bat desagertu zen. Mutil batek lagundu zion etxerantzko bidean baina desagertu egin zen. Gaurko egunez oraindik ere ez da nesakaren berririk. Zer gertatu ote da? Betiko hipotesietara joan beharrean neska aurkitzeko momentua da. Neskaren argazki guztiak leku guztietatik jarri dira: Marta del Castillo Casanueva.
2009-01-20
Duela egun batzuk epaiketa izan zen, duela urte batzuk Alba izeneko haur batek jasan zituen tratu txarrak zirela eta. Tratu txarrak bere aitaordearengandik eta amarengandik zetozen. Berrietan adierazi den bezala, amak 20 urteko gartzela zigorra jaso du eta aitaordeak 22 urtekoa.