2008-11-25


Gaur Azaroak 25, emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna dugu. Indarkeria matxistari aurre egiteko eguna. Aurre egin behar diogu borroka honi. El mundoko egunkarian agertzen den artikuluak dioen bezala emakumeekiko tratu txarrak desagertu egin behar dira eta famili giro egoki bat sortu, azken finean famili harremanetan ere eragina izaten dute eta gaztetxoek ikusten badute, adin bat dutelarik imitatu egiten dute ikusten dutena eta horrek ez du askorik laguntzen. Biolentziarekin ze aurrerapausu ematen dugu gizartea hobetzeko?

2008-11-13

BULLYING-a GAZTEENGAN


Eskoletan dauden erasoei "bullying" izena eman zitzaion. Honek gazteen artean dauden liskar, eraso eta tratu txarrak gero eta handiagoak dira. Gure gizartean eta batez ere hezkuntza arloan eragin egatiboa izaten ari den gai bat da. gure seme-alaba, neba-arreba eta bilobentzako nahi dugun hezkuntzarengatik borroka egin behar dugu. Beti ere era positibo eta emankor batean. Zerbait egin beharko litzatekeela argi dago, baina nundik sortzen dira jarrera desegoki hauek? Etxean jasotzen den hezkuntzagatik edo eskoletan ematen duten hezkuntzagatik? Betiko galderak dira baina betiko bezala erantzunik ez dutenak.