Gaur egun etxe askotan ematen diren irudiak dira, egunero ez esateagatik. Nahiz eta kalean ikusten ez ditugun irudiak izan, errealitatean gertatzen diren irudiak ditugu. Gure gizartean, sinesgaitzak diren irudi hauen aurka zerbait egin beharra dagoela argi eta garbi dago. Pertsona edo gizaki baten bizitzeko eskubideez ari gara. Eta inor ez du eskubide horiek baldintzatzeko baimenik.
Bakoitzak egin dezala bere erreflexioa eta gure gizarterako eta gure inguruko pertsonentzako zer nahi dugun . Berdintasun bat nahi baldin badugu horren alde egin behar dugu.